Lezeak

Urdazubiko lezeak

Ikaburuko lezearen atea zeharkatzeko puntuan zaude, Urdazubiko herri historikoan duela milaka urte eratu zen toki natural paregabea. Mirestekoa da ur tanta batek egin dezakeena, nola poliki poliki lurra zulatzen duen Urdazubiko bezalako edertasunez betetako lezeak sortu arte.

Urdazubiko Lezeak Nafarroako Goi Paleolitikoko aztarnategi garrantzitsuenak dira, Ikaburuko Lezea hauen barne egonik. Abegi onez hartzen zaitugu gure artera, zure aldetik berriz, naturako mirari honekiko errespetu guzia bertzerik ez espero dugu.

Orain dela 20.000 urte gizona toki hauetan bizi zen dagoeneko, gaur egungo baldintza hotz eta latzagoetan dudarik gabe. Paleolitiko garaia zen eta oraindik metalezko tresnak ez zituzten ezagutzen (brontzea, kobrea, burdina erraterako), hortaz etxe eta ehizarako behar zituzten erreminta guziak harrizkoak egiten zituzten.

Urdazubiko lezeetan burututako indusketa lanen ondorioz honelako aurkikuntzak egin dira: silexeko arpoiak, hezurrezko josteko orratza, janari errestoak eta gizaki ehorzketa baten errestoak. Ez dago dudarik beraz Goi Paleolitoan gizakia alderdi hauetan bizi izan zela, orain dela 10.000 urte eta 20.000-30.000 urte artean.

Aztarnategia madeleine garaikoa da eta lezeetako paretetan margoak aurkitu dira: bisonte bat, oreina eta bobido baten antza duen irudi bat ere. Gaur egun, kontserbazio arazoak direla eta ezin dira margo hauek bisitatu.

Ikaburuko lezeko lehendabiziko ezagupenak 1808 urtekoak dira, Indepentziako gudan babes toki bezala erabilia izan baitzen. 1965 urtean ereki ziren turismoarendako ateak, eta gaur egun Urdazubiko Udalarenak dira, lezeak toki erakargarri eta zaindu batean bilakatu dituenak.

reserva online RESERVE SU ENTRADA