Urdazubi

Urdazubi Urdax

Iglesia de Urdazubi Urdax

Urdazubi, 350 biztanleko herri ttiki bezain ederra, Nafarroako iparraldean kokaturik dago, Frantziako mugatik Kilometro gutxitara. Hurbilean dituen herriak Zugarramurdi, Sara eta Ainhoa dira, lauen artean Xaretako alderdia osatzen dutelarik.

Biztanleria herria eta bere 7 auzoen artean banatzen da: Alkerdi, Landibar, Leorlas, Larrainta, Iribere, Telleria eta Dantxarinea, denak baserri, landetxe eta jauregiz jantziak.
Ugarama errekak herria erdiz erdi zeharkatzen du, Urdazubiko etxe dotoreak inguratuz. Pedro Agerre “Axular”-ena aipatzen ahal dugu adibide gisa, XVII mendearen lehendabiziko partean bizi izan zen euskal literaturako gizona.

Lezeez gain, zonaldean interes handiko errekurtso turistiko ugari dago, Urdazubiko San Salbatoreko Monastegia bezalaxe. IX. mendeko eraikin eder honek erdi aroko kutsu nabaria du eta egun herriko eliza parrokiala da.
Monastegiko barnealdean Museoa dago, momentu hauetan eraikitze lanetan, bere inaugurazioa 2009ko uda partera izanen da.
Metro gutxitara XVIII mendeko Urdazubiko Errota dago, bisita gidatuak eskaintzen dituenak bisitariei antzinako denboretan arto eta garia nola ehotzen ziren erakusteko.
Tokiko gastronomiak merituz irabazia du bere izen ona, bertako jakiak modu tradizionalean jakintasunez erabiltzen baititu.
Web orriko gainerako ataletan sartuz gero bestak, turismo baliabideak eta inguruari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

Vídeos de Urdazubi Urdax


Recorrido a vista de pájaro desde Urdazubi Urdax hasta Sunbilla.