Errota

Errota

X eta XI. mendeetan zehar monastegiko monjeek ubide eta zubi ugari eraiki zituzten (hemendik datorkio Urdazubiri bere izena: ur + zubi). Honetaz gain errota bat ere eraiki zuten, burdina landu eta pikorrak eho ahal izateko.
Errota XVIII. mendea arte ez zen hasi inguruko baserriei bere zerbitzuak eskaintzen. Garai honetan zaharberritua, sute eta lapurreta anitz jasan bazituen ere egoera bikainean mantentzen da eraikina.
Gaur egun bisita gidatuak eskaintzen dira antzinean artoa eta garian nola ehotzen ziren ikusteko. Bisitaldi honetan gainera Salbatoreko Monastegiko Klaustroa eta lehenagoko elektrizitate sortzailea ere ezagutzen dira.

Errotaren zenbait argazki

reserva online RESERVE SU ENTRADA