Bertze leze batzuk

Alkerdi eta Berrobidea lezeak

1933 urtean Norbert Casteret espeleologo ospetsua izan bi leze ttiki hauek aurkitu zituenak, Alkerdiko eta harrobietatik hurbil.
1939an Loraianako Markesak ikerketa ugari egin zituen eta bertan egindako aurkikuntzak Bilboko Museo Arkeologikoan ikus daitezke gaurko egunean.
1959an J. Maluquer de Motes izan zen lezeetan lanean aritu zena, bere materialak Nafarroako Museoan ikusgai daude egun.
70 eta 80. hamarkadetan aldiz Ignazio Barandiaran maixuak hartu zuen ikerketen lekukoa.
Alkerdiko lezean bisonte, oreina eta bobido baten antzeko irudiak aurkitu ziren. Madeleine garaikoak direla kalkulatzen da, duela 13.000 urtekoak beraz.
Berroberriko lezean aldiz argi gelditzen da Madaleine garaian dagoeneko gizakiak bizi izan zirela: bertze tresnen artean hortzekin egindako bi arpoi, zizeluak eta harrizko plaka bat aurkitu ziren.
1996 urtean egin ziren azkeneko indusketa lanak, geroztik Alkerdi eta Berroberriako lezeak itxita daude.

Zenbait argazki

reserva online RESERVE SU ENTRADA