Ibilbideak

Mendi itzuliak

Lezeetako edo kontrabandisten ibilbidea

Urdazubi-Urdax, Sara eta Zugarramurdi herriak, 90 hamarkadaren hasieran, beren aktibitate turistikoak modu berean garatzeko elkarlanean hasi ziren, bereziki, Pottokaren ibilbidea zaharberritu zuten, ibilbide honek, historaurreko lezeak dituzten hiru herri hauek lotzen ditu.

Bideak guztira 12 Km-ko luzera du eta ez galtzeko aski dugu behor ttiki baten seinalea jarraitzearekin, itzulian zehar zenbait bidegurutze aurkituko baititugu.
Ibilbideak mendi zelai eta oihan zoragarriak zeharkatzen ditu, zailtasunik gabekoa guziz aproposa da famili eta haurrek egiteko.

Otsondottiki

Bide hau Ugaranako mendi ingurua zearkatzen du. Osondottiki ingurat iristeko, lepo baterat ateratzen da eta Done Jakue jarraituz Urdazubirat itzultzen da Ikatzateko bordako erreka gainetik. Herrirat iritsi baina lehen, fraideko iturrian pausa ttiki bar artzen ahal dugu. Inguruko basaflora, abereak eta basoxkak ezagutzeko ibilbide eder bat da.

Azkarreko itzulia

Herritik asten da, Orabideko bidea artuz, Azkar mendiko itzuli osoa egiteko, bere kaskorat igo eta gero Mitxelenborako errekatik jeisten da. Aldapa leunarekin asten da, pixkanaka, pixkanaka gogortzeko. Bordek lotzen duten bidexkak jarraitzen ditu Urdazubi eta Baztango eremuetan (unen muga herritik urbil badago). Elizaguneko borda eta Azkarren tartean lepo baterat iristen da eta bidexka polit bat jarraituz, Akarko kaskorat ailegatzen da. Kaskoan gaztelu beten errestuak aurkitzen ahal ditugu (monastegia defenditzeko egin zen) eta mendiari izena jarri ziona (Azkar = Fuerte Urdazubiko euskeran). Kaskotik herria eta inguru guztiko bista ederraz disfrutatzen ahal da. Bidea jarraitzeko, leporat itzuli eta bideak, aritzapean, Mitxelen bordako erreka segitzen du, herriraino iritsi arte.

Axularreko itzulia

Urdazubi-Axular-Berroberria / Argangoita-Urdazubi Argangoita mendiaren itzulia, Axular euskal idazlearen etxetik igoera mendi magaletik. Ehundaka urtetako haritz ikusgarria pasa, Berroberriko harrobira iristeko (Lezeetako bidearekin lotura). Etxelekua baserrian igoera Agangoitako lepora, handik eureka zulotik Urdazubiko kanposantura jeisteko.

reserva online RESERVE SU ENTRADA