Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Bisita gidatua, lezeen barrualdetik egiten den ibilbide bat da, beti taldeka eta profesional baten gidaritzapean egiten da.
visitas_guiadas

  • Lezeak toki ahulak dira eta kanpoko eragileek aisa min ditzakete.
    Egiten diren bisitak gidatuak dira beti, kaltea ahalik eta txikiena izan dadin. Bisitarien aldetik errespetu guzia espero da.
    Bisitaldiak 40 minutukoak dira gutxi gora behera, bisitari kopuruaren arabera.
    Argiek iraupen murriztua dute, bisitaren erritmoa jarraitu behar da beraz.
    Argazkietan flasha erabiltzea debekaturik dago.
    Barneko egiturak (estalaktitak, estalagmitak etab.) ukitzea debekaturik dago.
    Leze barnean ez da jan eta edaten ahal.
    Lezeen barnealdera ahalik eta gauza guttien sartzea gomendatzen da, galtzeko harriskua hor baitago beti.
    Lezeetako tenperatura 14 eta 16º C tartekoa izaten da beti.

Lurra errespetatu ezazu, leze hauek, naturak sortutako artelanak dira eta milaka urte behar izan ditu, altxor hau osatzeko. Zaindu, ondorengoek ere zu bezainbat disfrutatzeko aukera izan dezaten.

Ordutegiak kontsultatu

PASS URDAX

URDAZUBIKO MONASTEGI ETA LEZEETARA BISITAK

Prezio bakarra:

  • HELDUAK: 8€
  • UMEAK: 4 €

PASS URDAX-ekin leze eta monastegira bisita gidatuak izateko aukera ematen dizu. Monastegian, interpretazio zentru bat dago eta XVI. mendeko klaustroan erakusketa bat, non euskal pintore eta artisau hoberenen lanak ikus daitezke.
Bisitak egun desberdinetan egin daitezke.
PASS URDAX lezeetan edo monastegian eskuratu daiteke