Museoa

Museo

Eraikin berezia da, lehenik eta behin premontretar ordenak Nafarroako Erresuman sortu zuen monasterio bakarra delako. Klaustroa, XVII. mende amaierakoa, edertasun handiko tokia da; ikusi besterik ez dago bertako soiltasuna, linea xumeak eta harlanduzko obra gorri bereizgarria. Multzoa, interpretazio- eta erakusketa-tokia ez ezik, klaustroaren gaineko begiratokia ere bada. Handik, arkitektura hau begietsi eta gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Areto hau monasterioaren ibilbidea aurkezteko jokaleku gisa proposatzen da, erromesentzako ospitalea zenetik gaur egun arte egindako ibilbidea ikusteko. Ibilbide hori IX. mendean hasten da eta monasterioaren bilakaera erakusten digu; hain zuzen ere, done Jakue bidearen zati zahar hau egin zuten bidaiarien urratsak eta Urdazubiko historia eta bizimodua hurbilduko dizkigu. Informazio gehiago

Museoko argazkiak

reserva online RESERVE SU ENTRADA