Monastegia

Monastegia

Monastegiaren jatorriaren data argi ez badago ere, XI. mendean agustino talde batek eraiki zuela uste da.

Bi sute handi jasan zituen: bata 1526. urtean, Nafarroak bere independentzia galdu zuenean eta bertzea 1793an, Konbentzioko gudan, 9000 aleko liburutegia errez.

Azken guda honen ondorioz frantsesek monastegia sakeatu zuten, bertako biztanleek Loiola aldera ihes egin behar izan zutelarik babes bila.

Erdi Aroko garaitik ez da deus ere gelditzen; gaur egungo eraikinak XVI eta XVII. mendekoak dira erraterako, monastegiko goieneko garaikoak.

1839. urtetik aitzin premonstratenseek monastegia utzi egin zuten, eliza herriko parrokian bilakatuz. Gainerako eraikinak etxebizitza gisa erabiltzen dira gaur egun.

Hasiera batean erromesak biltzen zituen ospitalea zen eraikina. XII-XIII. mende hasieran premostratenseen ordenapean sartu zen, bertako abadeak Zugarramurdi eta Urdazubiko jauna titulotzat hartuz 1785 urtea arte.

Argazkiak:

reserva online RESERVE SU ENTRADA